Hau da gai hau Magalan planteatzen den bigarren aldia, aurreko saioek izandako arrakasta handiaren ondoren. Parte-hartzaileek oso positiboki baloratu zuten orduko esperientzia, eta horrek bultzatuta, berriro ere hausnarketarako gune hau zabaltzea erabaki dugu.
Haur jaioberria etxera iristen denean, familia-egitura osoa aldatzen da, eta askotan aitatasunaren inguruko zalantzak sortzen dira. Saio honetan, aitak une horretan nola kokatzen diren eta betetzen duten rolari buruz arituko gara: Berdin bizi ditugu amatasuna eta aitatasuna? Galdera horren bueltan, bizipenak eta ikuspegiak partekatzeko aukera egongo da.
Saioaren xehetasunak
- Data: Martxoaren 26an
- Ordua: 18:15ean
- Lekua: Uribarriko Magala espazioan
- Hizlariak: Unai Serrano eta Saray Cano
Gogorarazi nahi dizuegu saioa irekia dela (Ikastolako guraso zein interesa duen ororentzat) eta euskaraz izango dela. Aurreko saioetako bidetik, gure artean hausnartzeko eta elkarrekin ikasteko aukera paregabea izango da.
Saioan parte hartzeko ondorengo formulategian izena ematea eskatzen da: https://labur.eus/qnavmou9
Zatoz Magalara!