Arizmendi Ikastolak "Herria Kantari" jaialdia ospatuko du bihar, martxoaren 14an

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2026ko martxoaren 13a

Bihar zapatua, martxoak 14, Arizmendi Ikastolako ikasleek Arrasateko kaleak musikaz eta alaitasunez beteko dituzte Herria Kantari jaialdiaren edizio berri bati esker. Eguerdiko 12:00etan hasita, herriko hainbat gune kantu-leku bihurtuko dira, Ikastolako komunitatea eta herritarrak doinu herrikoi eta garaikideen inguruan batuz.

Parte-hartzaileak eta ibilbidea

Haur Hezkuntza eta DBHko ikasleek hartuko dute parte jaialdian, talde hauetan banatuta:

  •     Olarte (ERDU 4-5 urte)
  •     Umezaintza (ERDU 4-5 urte)
  •     Santa Teresa (BATU LH 5-6 urte)
  •     Arimazubi (BATU LH 5-6 urte)
  •     Gazteluondo (DBH)

Ekitaldia Seber Altube plazan hasiko da 12:00etan, aurkezpenarekin. Ondoren, taldeak herrian zehar banatuko dira honako gune hauetan abesteko: Portaloia, Iratiko Plaza, Arbolapeta, Abaroa eta Herriko Plaza.

Emakumeak sormenaren erdian

Azken urteetako bidetik jarraituz, aurtengo errepertorioak ere emakume sortzaileak izango ditu protagonista. Goizean zehar, honako kantu hauek entzun ahal izango dira, besteak beste:

  •     Azaroak 25 (Sastraka emakumeak)
  •     Oroitzen (Sukena)
  •     Lau korapilo, Kantauri eta Sunday (Sune)
  •     Amets bat (Alaitz eta Maider)
  •     Euskararen eguna egunero (Loa eta Laia)
  •     Nire gorputza da (Kantu Kolore)

Amaiera ekitaldia

Jaialdiari amaiera emateko, 13:00etan talde guztiak berriro elkartuko dira Seber Altuben. Bertan, talde bakoitzak abesti bat eskainiko du eta, borobiltzeko, ikasle guztiek elkarrekin Idoia Asurmendiren "Wafa" abestia kantatuko dute.

Eguraldi txarra bada: Euria egingo balu, ekitaldiaren hasiera eta amaiera Kulturolan ospatuko litzateke. Kasu horretan, kantu-guneak babespeko lekuetara aldatuko lirateke: Kutxa ingurua, Herriko Plaza, Biteri, Parrokia eta Uarkape.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak