Masaje hau haurra jaio eta bi astetatik aurrera eman daiteke, eta almendra olioa erabiliz, hanken masajea eta kolikoak lasaitzeko ariketak egingo ditugu bertan.
Saioan haurra prest dagoen behatuko dugu lehendabizi eta horretarako bere jarrerak aztertuko ditugu: alerta egoerak, lasaitasun egoerak, umearen beharrak… Egoera horiek identifikatu eta landu ondoren, eta haurra prest
dagoenean, masajea emango dugu.
Saio honetarako espazio goxo bat prestatuko dugu Santa Teresan, familiak eroso sentitzea garrantzitsua izango delako. Saioan zehar azpimarratuko da uneoro haurraren beharrak lehenesten ditugula eta negarra, zein beste edozer erreakzio ondo jasoak izango direla, eta inondik inora ez dutela saioa kaltetuko.
Saioan parte hartzeko, formulategi honetan izena ematea eskatzen da.
Animatu!
