Basabeazpi, 2004tik ametsak eraikitzen

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola

Garai haretan Arizmendik, Atxabaltan haur hezkuntzan hutsune bat euela ikusi euen. Eta fusiño baten ondorioz, eta guk, ordungo langiliok eta familixak erronka haretan sinistu gauelako gaz hemen. Euskara eta herrixa, euskal herrixa oinarri daukon hezkuntzan sinisten dou. 2004. Milurtea jaio berrixa zan Basabeazpik bere bidaia hasi euenian. Geroztik eguzkiari 20 bira eman dizkio.

Izugarrizko ilusiñuaz, goguaz, eta urduritasunaz zabaldu gittuen atiak, bai familixen aldetik eta baitta profesionalen aldetik be. Baina segiduen konturatu gitzen, auzolian, gurasuak, irakasleak, eta herritar euskaltzaliak, demokratikoki eta militanteki, komunitate eder bat osatu gauela.

Iñauguraziño jai eder batetin hasi gitzen, eta berehala kilometrotan plazara irten gauen, Mari guraso batzordia, elkartasun krosak (Lodosa, Bernat Etxepare), Oiongo ikastolakin trukiak, Ametza ikastolako eta Zarauzko ikastolari laguntza, gure ondariaren transmiziñoua lantzen dauen Otso Benitoren pelikulak... eta beste horrenbeste eragilekin, herriko elkartiekin.

Bidian aldaketa asko izan ditugu, hasierako proiektu berrixa zana, gure planteamendu arkitektonikoa gure planteamendu pedagogikoetara egokitu gauen, konfiantzaren pedagogian bihurtu gauen. Pertsona ulertzeko eta begiratzeko modu jakin batetik abiatzen dan esku hartze mota jakin bat praktikan jarten hasi gitzen.

Eta egunerokotasunien holaxe jarraitzen dou, hezkuntza eraldatzen, herrittarrekin eta herriko eragiliekin batera. Eta gaur egun be, euskarak eta euskal kulturak bizi dauen egoerak kezkatzen gaittuelako, ikusten dou beharrezkuak garela ikastolak, gure ardura da, euskal ikasleak biher dittugulako. Elkarlanean, kooperazioan euskaratik eta euskal herritik mundura begiratuko dauien ikasliak, aniztasunean eta elkartasunean.

Gure nazio mailako proiektu hau, herrixen errotu dala pentsetan dou. Bide luze horretan, astro ugari izan dittugu lagun, bidaide. Eta bide horretan margotu dugu koloretako mundu bat; bota ditugu hormak eta zabaldu dizkiogu bihotzak familiei, herriari, euskarari, kulturari eta gure ohitturei; Bizipenek irribarreak marraztu dizkigute ezpainetan eta xamurtu bihotzak; izan gara mago, sukaldari, zientzialari, baserritar, pailazo eta zirkuko trapezista; izan gara lagun, ama, anai, bizilagun, hezitzaile eta konplize; izan gara bidelagun elkarren ondoan eta elkarrekin. Auzolanean eraiki dugu etxe txiki handi hau, denon artean eta denekin.

Beheko okindekiko, ogi egin berriaren lurrinean ondu ditugu gure opiltxo labekadak, (600 ikasle die gutxi gorabehera) eta goxotasun berarekin jarraituko dugu ikastola deitzen dugun gure etxea hau ontzen. Herritik, herrixarekin eta herrixandako.

Gora Basabeazpi! Gora gu ikastola!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak