Gaztelupeko 4. mailako ikasleok Udaberriko Kantu-Afaria antolatu dugu

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2025eko martxoaren 10a

Arizmendi Ikastolako Gaztelupeko 4. mailako ikasleok martxoaren 21ean, ostiralean, Udaberriko Kantu-Afaria antolatuko dugu Arimazubiko patioan! Ekitaldi hau gure ikasbidaiarako dirua biltzeko prestatu dugu, eta giro aparta bermatuta egongo da.

Kantu-afariaz gain, beste ekintza batzuk ere izango ditugu: bingo musikatua, umeentzako jolasak, bigarren eskuko azoka, tonbola…

Ordua:

  • Afaria: 20:30ean (19:30ean ateak irekiko ditugu).

Prezioak:

  • Nagusiak: 8€
  • Gazteak: 5€
  • Umeak: 3€

Parte hartu nahi baduzue, aurrez izena eman dezakezue helbide honetan.
Bideo honetan, aurrerapen bat ikus dezakezue!

Animatu eta zatoz zure afariarekin eta kantuan egiteko gogoz!
Denok elkarrekin giro ederra sortuko dugu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak