Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasleak Mihiluze saioaren grabazioan

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2025eko otsailaren 27a

Gaztelupeko ikasleak Antton Telleria eta Ilaski Serrano aurkezleekin, 'Mihiluze' saioaren platoan.

Arizmendi Ikastolako Gaztelupe guneko DBH 4. mailako ikasleak Mihiluze saioaren grabazioan egon dira, publiko gisa.

Esperientzia berezi honen bidez, ikasleek euskarazko telebista-programa baten funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, eta, aldi berean, ekaineko ikasbidaia finantzatzeko dirua biltzea izan dute helburu.

Saioa apirilaren bukaeran emango da telebistan, eta bertan agertuko dira Gaztelupeko ikasleak ikusle gisa. Ekimen hau ikasleentzat esperientzia aberasgarria izan da, entretenimendua eta helburu ekonomikoa uztartuz.

Ez galdu Mihiluze saioa eta bilatu Arizmendi Ikastolako ikasleen presentzia pantailan!

Hemen bazarako kideek sortutako bideoa eta esteka honetan argazkiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak