Arizmendi Ikastolaren 20. urteurrena: Ikastolaren historiaren kontakizuna denon hitzetan

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2024ko mai. 30a, 17:41

Aurtengo ikasturtean oso mugarri berezia ospatzen ari gara Arizmendi Ikastolan: 20. urteurrena. Duela bi hamarkada, Leintz Bailarako hezkuntza proposamen ezberdinak batu ziren, 60ko hamarkadaz geroztik, belaunaldi osoen prestakuntzan eta garapenean zutabe izan diren hainbat ikastetxeren banakako legatuak konbinatuz, Ikastola bakar bat osatzeko: Arizmendi Ikastola.

Bada, gure Ikastolaren historian atzera egin, eta urteetan zehar ehundu diren oroitzapenak berpiztu eta iraganeko garaiak gogora ekarri nahi ditugu, atzean utzitakoa gaur egun ezagutzen dugun Arizmendi Ikastolaren nortasunaren parte delako. Eta, zer hobe oroitzapenetara joatea, argazki eta testigantzen bidez baino? Horregatik gonbidatzen zaituztegu etxean aurkitu ditzakezuen argazki zaharrak gurekin partekatzera; 60ko hamarkadako zuri-beltzeko irudietatik hasi eta argazki berrienetaraino. Dituzuen irudiei argazkiak atera, ahal den heinean non eta noiz ateratakoak diren zehaztu, eta bidali itzazue komunikazioa@arizmendi.eus helbidera iraila hasierarako.

Eta honez gain, Arizmendi Ikastolaren sorreraren aurretiko zein ondorengo garaien inguruan zure bizipenen berri emateko prest bazaude, adierazi iezaguzu mezuan, eta datorren ikasturtean zurekin harremanetan jarriko gara testigantzak jasotzeko.

Jarri zure alea gure Ikastolaren iragana gogora ekartzeko bidaia honetan. Zure ekarpenak irrikaz espero ditugu!

Segi dezagun elkar eraikitzen!

Denon artean egiten dugulako Ikastola!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak