Txapel Txin Basabeazpira etorri da

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2024ko otsailaren 1a

Arizmendi ikastolako Basabeazpi gunean bisita berezia izan dugu. Txapel Txin etorri da Aratusteen berri ematera. Neska-mutikoek, txapela jantzita guztiek, pozik egin diote harrera, eta harekin jolasean eta dantzan jardun dute; 5 urtekoek Txino dantza eskaini diote eta gainerakoek beste batzuk. Leher eginda bukatu du koitaduak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak