Goizean goizetik jai girorako gertu geunden denok eta 11.00ak aldera hasi da jaia. Negua izan arren, udaberriko giro polita izan dugu lagun. Jolasekin hasi dugu eguna, jolasen ondoren dantzak etorri dira, gorputza berotzeko, eta bat-batean gure lagun Argitxo agertu da sorpresaz. Hori bai, poza, lotsa, urduritasuna... Eta gero salda goxo-goxoa hartu dugu denok elkarrekin, gustura.