Aurten berriro ere Udaberri jaixa bueltan da . Azken bi urteetan pandemiaren eraginez aldaketak egin behar izan ditugu, baina aurten betiko formatura itzuli gara. Goizean goizetik ibilaldia, familiek prestatutako jolasak, taloak, bazkariak, tailerrak... Denetik izango dugu zapatuko jaian. Gainera Argitxoren bisita ere izango dugu eta eguna bukatzeko txokolate beroa hartuko dugu berarekin.