'Zenbat hizkuntza' bideoklipa aurkeztu dute Basabeazpiko lagunek

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2022ko mar. 11a, 17:09

Arizmendi ikastolako Basabeazpi guneko 5 urtekoek, Jatorrizko herriak proiektuko Zenbat hizkuntza bideokliparen aurkezpena egin dute, Aretxabaletako HUHEZI fakultatean.

Proiektua, "gu euskaldunak bagara, zein beste herri daude munduan?" galderari erantzun nahian hasi zen. Ikerketa horretarako, laguntza handia izan dute informazio bilketa eta ezagutza lantzeko: familiengandik jasotakoa; haur baten galizieraren ezagutza; Larraitz Iparragirrek Maya herriaren inguruan daukan ezagutza eta Garabide elkarteak emandako laguntza.

Proiektua amaitzeko, haurrekin batera Garabideren bitartez munduko jatorrizko herri ezberdinei mezua bidaltzea erabaki zuten. Baina nola egin? Ba Komunitatean aurkitzen diren trebeziekin elkarlana bideratuz. Gauzak horrela, Jon Sarasuak abesti bat sortu zuen horretarako, Txus Gutierrezek ahotsak grabatu zituen eta Iban Gonzalezek irudiak jarri zizkion, bideoklip bat sortuz denon artean.

Gaurko saioan, Garabideko truke programari esker, haurrek mezua bidali beharrean, zuzenean 11 jatorrizko herritako 22 ordezkariri eta familia guztiei bideoklipa aurkezteko aukera izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak