Kanpo eremuak atontzen: Torrebasoko baso-gelarako plataforma eta egurrezko mahaiak

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2022ko otsailaren 23a

Auzolanean, Almenen.

Asteburu honetan ibili dira Almenen Torrebasoko baso-gela eraikitzeko plataformari forma emateko auzolanean. Asteburuan bertan lanean aritu diren guraso eta lankide zein lankide-ohiez gain, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek ere egin dute beraien ekarpena prozesuan, egurrezko ohol astunak bertara hurbiltzen.

Honi guztiari, gainera, gehitu behar diogu parkeetan ikusi ohi ditugun bezalako egurrezko bi mahai ere eraiki dituztela mantenuko lankideek.

Poliki-poliki, aurrera egiten ari gara, Almeneko kanpo eremuei probetxua ateratzeko urratsak ematen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak