Santa Ageda bezperan, lurrari esnatzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2022ko otsailaren 4a

Urteroko ohiturari jarraituz, Santa Ageda bezpera eguna ospatu dugu gaur Arizmendi ikastolakook. 

Usadioari jarraituz Aretxabaletan kalez kalez Santa eskean ibili gara Basabeazpi eta Almeneko lagunok. Neguari agur esan eta udaberriari ongietorria emateko, makilekin lurra joz, lurra esnatzeko asmoz.  Herriko ateak jo eta kantatu dugu gogoz.  Herritarren erantzuna ederra izan da, eta pozez hartu gaituzte leku guztietan.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak