Neguko Jaixa ospatu dute Basabeazpin

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2022ko urt. 20a, 16:41

Neguko Jaixa ospatu zuten asteazkenean, Basabeazpin. Burbuilak errespetatuz, jolas eta dantzetan murgildu ziren bertako neska-mutikoak. Argitxo ere gerturatu zen festara!

Euskal Herrian urtaroek duten garrantzia ikusita, aurten Basabeazpin urtaroei indarra emateko asmoz, jaialdi desberdinak antolatu dituzte. Azaroan egin zuten  lehena, Udazkeneko Jaixa, eta orain berriz urtarrileko egun hotz hauetan, bigarrena. Neguarekin lotutako jolas ezberdinak egin zituzten adinen arabera banatuta, baita dantzak ere, eta bukatzeko neguko hotzari aurre egiteko salda bero-beroa hartu zuten.

Hurrengo jaiadia udaberrikoa izango da; orduan ere bertako neska-mutikoek jolasekin eta dantzekin gozatzeko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak