Plastikoa batzen jardun dugu

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2019ko irailaren 26a

Klima aldaketaren kontrako ekintzen barruan, irailaren 13an, ostirala, Arizmendi ikastolako Almen eta Basabeazpi guneek plastikoa batzen jardun genuen.

Basabeazpikoak 4 taldetan banatu eta kalez kale herrian zehar zeuden plastiko guztiak jasotzea zuten helburu. Almenekoak, berriz, bestelakoa zuten erronka, egun horretan egindako irteeran plastikorik ez eramatea. Arratsaldean jasotako guztia Basabeazpin utzi genuen ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak