Lehenik eta behin, ikasleek 8milako 14 mendiak ikasi zituzten. Ikasleek zenbat metro egiten zituzten jakiteko zotzak erabili dituzte. Beheko
solairuan jaso eta kontrol-puntua zegoen solairuan uzten zituzten. Egindako distantzia paperean egindako mendi profilean markatzen zuten eta horrela mendi bakoitzaren ze puntutan zeuden jakin izan dute.
Astea amaitzerakoan zotz guztiak zenbatu eta hauek izan dira emaitzak: Almenen 17.211 metro metatu dituzte, ia Everest mendia 2 aldiz igo dute. Gazteluondon 15.615 metro metatu dituzte, Udalaitz 14 aldiz igo dute. Arimazubin 51.225 metro egin dituzte, 8milakoen artean, 6 altuenak igo dituzte: Everest, K2, Kangchenjunga, Lhotse, Makalu eta Cho-Oyu.