FLL txapelketan Arizmendi ikastolako taldeek egindako lanaren errekonozimendua

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2019ko ots. 20a, 15:52

Pasa den larunbatean jokatu zen Euskadiko FLL lehiaketaren finala Gasteizko Europa jauregian. 60 talde inguruk parte hartu zuten bertan, eta tartean gure ikastolako 4 talde ere egon ziren, bi Almenetik eta beste bi Gaztelupetik.

Gaztelupeko Arizmendi Ikerlan B taldeak eta Almeneko Arizmendi MU1 eta MU2 taldeek egindako lanaren saria ere jaso zuten. Urduritasun eta emozioz betetako eguna izan zen eta lan bikaina egin ondoren, bai robotarekin misioak egitean eta baita proiektu zientifikoak aurkeztean ere, hiru sari irabazteak ematen duen satisfazioarekin bueltatu ahal izan ziren etxera denak, nekatuta baina pozik.

Hauek izan ziren lortutako sariak:

Arizmendin Ikerlan B: Gasteizko Udala 1. saria FIRST LEGO League balioentzat. FIRST LEGO League balioen begirune eta defentsa sakonagatik, ereduzko jarraibide izan behar duen taldearen aintzatespena.

Arizmendi MU1: Drone by Drone 3. saria Robotaren Diseinuarentzat. Oro har, Robotaren Diseinu Mekaniko, Programazio eta Estrategia eta Berrikuntzan lan berritzaile eta sortzaile harrigarria egin duen taldearen aintzatespena.

Arizmendi MU2: Princesa de Girona Fundazioa Ekintzailetzaren saria Torneoan ekimen eta konfiantza handia erakutsi duen taldearentzako aintzatespena. Heldutasunez aurre egin diete planteaturiko arazoei eta FIRST LEGO League prestatu eta garatu bitartean sorturiko zailtasunei irtenbide eraginkorrak aurkitu dizkiete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak