KiVa: jazarpenaren aurkako programa Arizmendin

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2019ko ots. 12a, 08:11

Arizmendi ikastolan Lehen Hezkuntzan aurreko ikasturtean jarri zen martxan, eta aurreko astean, Almeneko Bigarren Hezkuntza ofizialki KiVa eremua izatera pasatu zen.

Duela ikasturte batzuk Ikastolen Elkarteak abiarazi zuen eskola-jazarpena prebenitzeko programa da KiVa, eta jazarpena murriztea du xede. Finlandian garatutako eredu bat da. Arizmendi ikastolan Lehen Hezkuntzan aurreko ikasturtean jarri zen martxan.

Programaren ezarpenarekin jarraituz, aurreko astean Almeneko Bigarren Hezkuntza ofizialki KiVa eremua izatera pasatu zen. Festa
giroan egin zuten hasiera ekitaldia. LH6ko ikasleak DBHko geletara joan ziren KiVa programan zer egiten den eta gaia nola lantzen den kontatzera, gero kalejira alai eta koloretsua egin zuten ikasleek patioan eta geletan KiVa zuhaitzak eraiki zituzten asmo onez betetako paperezko eskuekin.

Jazarpen egoerak prebenitzen eta kudeatzen laguntzeko materiala propio ere egin dute Ikastolen Elkartean eta hemendik aurrera landuko da astero geletan.

Azken asteotan medioetan agertu den bezala, KiVa programa martxan jarri den lekuetan jazarpen egoeretan jaitsiera nabarmena izan da eta hori berori bilatuko dute Arizmendiko Almeneko DBHkoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak