Ekintzaz betetako Gabonak Arizmendi Kirol Elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2019ko urt. 7a, 08:09

Jende askorentzat jai egunak izaten dira hauek; familiarekin disfrutatu eta hurrengo urteari aurre egiteko indarrak hartzeko sasoia. Arizmendi Kirol Elkartean aldiz, urte amaiera eta hasiera ekintzaz beteta etorri dira. Urtea amaitzeko Emakumeen XIV. Futbol Txapelketa jokatu bazen, hurrengo egunetan ere hainbat jardunaldi antolatu dituzte.

Aretxabaletan, abenduaren 29an Ibarra Kiroldegian, igeriketa topaketaren txanda izan zen. LH3tik DBH4ra bitarteko bailarako 30 ikaslek hartu zuten parte 50 metro krol eta igel estiloan eta 4x100 erreleboan.

Ekintza andanarekin jarraituz, atzo 15:00-19:00 bitartean izan zen esku pilota txapelketa Eskoriatzako frontoian. Bailaran pilota sustatzeko helburuarekin antolatu da topaketa hau. Guztira 10 bikotek hartu zuten parte benjamin, alebin eta infantil mailetan. Benjamin mailan Ametz Belategi eta Oier Ortueta bikotea izan zen irabazle, alebinetan Aimar Segura eta Ibai Illarramendi eta infantiletan Martin Berezibar eta Jon Ortueta. Giro politean jokatu zen txapelketa eta hainbat guraso ere gerturatu ziren. Txapeldunek kopa bana eraman zuten etxera.

Urte amaiera eta hasiera honekin Arizmendi Kirol Elkarteak tinko jarraitzen du kirolaren aldeko apustuarekin, eta bereziki hain praktikatuak ez diren kirolen alde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak