Goizean goizetik ekintzaz betetako eguna izan da Arizmendiko gune desberdinetan, jolasak, dantzak, antzerkiak, txistorra.... eta nola ez alaitasuna, poza, irribarrea, eta ilusioa!
Azken urteetan bezala, Basabeazpiko txikiak eta Almeneko DBH-ko ikasleek elkarrekin ospatu dugu jaia, giro ezin hobean.
Euskaraldiari agur esango diogu gaurkoan. Hamaika egun egin ditugu Belarriprest eta Ahobizi txapak soinean ditugula, baina erronka hasi besterik ez da egin euskaraldiaren azken egun hau biharkoaren hasiera izan dadila!
Gora Nafarroa, Gora ikastola, Gora euskara!