Kirolak balioen heziketarako tresna gisa bideratzea eta ikastetxeetako ikasleen, familien eta langileen arteko bizimodu osasungarriak sustatzea du helburu proiektu honek.
Ikastolak irailean multikirolarekin hasi eta uztailean udalekuekin bukatu arte antolatzen dituen ekintza eta ekimen andanak izan dira maila goreneko ziurtagiria lortzearen arrazoia. Diploma banaketan izan ziren DES erakundearen lehendakaria eta proiektu honetan parte hartu duten ikastetxeak. Ikastolaren
izenean J.Iñaki Etxezarretak, zuzendari nagusiak, hartu zuen hitza.
Horrek azpimarratu zuen Hezkuntza Ez Formalak –bai kirol jarduerekin, bai aisialdiaren bitartez–, Konfiantzaren Pedagogiaren markoaren baitan, ikastolak dituen helburuak lortzeko duen garrantzia.