Sagarrondoz sagarrondo... Debagoienatik Baionara

Erabiltzailearen aurpegia

Hazten gaitu… Hazten dugu; Sagarrondoz sagarrondo… Debagoienatik Baionara. Ikastolen elkarteko partaide den Bernat Etxepare lizeoa, Ipar Euskal Herriko euskarazko lizeo bakarra da, Baionan kokatua. Iaz arlo teknologiko eta profesionalarendako den lizeo berria eraiki zen. Oraindik ere 100.000 € falta dira (mahai, apal, arbel, ordenagailu, ohe, sukalde...) behar bezala martxan jartzeko. 

Gure krosa denon indarrak elkartu eta ikastolak aurrera egiteko ekimena ere bada, elkarrekin bidea errazagoa eta politagoa baita. Bailarako ikastolok, denok elkarrekin, MARTXOAREN 23an, egubakoitza, Bernat Etxepare lizeoaren aldeko kros solidarioa antolatu dugu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.