Egun borobila pasatu dugu Realarekin eta Aquariumean!

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2018ko urt. 26a, 08:50

Gaur, irailak 25, goizean goiz irtenda Zubietara egin dugu bisita Arizmendi ikastolako Basabeazpi guneko kideok.

Guraso baten bitartez plan berezia burutu dugu. Bertan Reala futbol taldearen entrenamendua ikusi dugu, jokalariekin egon gara, argazkiak atera ditugu, eta benetan jator egon dira gurekin. 

Tailer desberdinak egin ditugu han, txapak eta aurpegi-margotzeak, besteak beste. Instalakuntzak ikusi, futbolean jolas egin… Bertako monitoreak ere benetan goxo hartu gaituzte!

Ederto pasatu dugu eguna. Eta hori gutxi balitz bazkalostean Aquariumera joan gara eguna borobiltzera, emozioz eta bizipenez beterikoa, denbora luzean gogoratuko duguna. Mila esker denei!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak