Udaberri Jairako dena gertu

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2017ko maiatzaren 4a

Iritsi da udaberria, eta udaberriarekin batera Aretxabaletako Udaberri jaixa, Arizmendi Ikastolak XII. urtez antolatuko duen jaia. Aurten munduko jatorrizko herriekin bidaiatuko dugu, hauetako batzuk ezagutu, beraiengandik ikasi eta gure identitate propioa munduan kokatzeko.

Goizean goiz Basabeazpin elkartuko gara eta, jaiari hasiera eman ondoren herriko txoko desberdinak bisitatuko dittugu munduko altxor desberdinen bila. Kalejira, talo tailerra, buruhandiak, dantzak, euskal herriko doinu ezagunenekin euskal karaokea, eta bukatzeko nola ez, ikastolako haur eta heldu guztien lagun den Argitxoren bisita izango dugu. 3, 2, 1, 0 Hasi da jaia! Gora udaberria!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak