Haur, guraso, irakasle, aitona-amona, senide eta lagun, denok elkarrekin berriz ere ikastola aurrean bukatu genuen eguna.
Zapatu goizean tanta batzuk bota bazituen ere, 10:30ean elkartu ginen ikastola aurrean, Basabeazpin. Durana kalean behera abiatu ginen trikiti eta pandero soinuaz lagundurik giro ederrean. Kuadrilla ederra osatu eta Santa eskean hasi ginen, kantari eta dantzari, herriko kaleak alaituz eta Santa Ageda bezpera eguna indartuz.
Haur, guraso, irakasle, aitona-amona, senide eta lagun, denok elkarrekin berriz ere ikastola aurrean bukatu genuen eguna.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.