“Erizaintzako laguntzaileentzako psikiatrian espezializazioa” Arizmendi Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2016ko azaroaren 10a

Arizmendi Ikastolak Lanbiderekin batera azaroan hasi eta martxora bitartean Erizaintzako laguntzaileentzako psikiatrian espezializazioa ikastaroa eskainiko du. Bi atal izango ditu: lehenengoa, otsailaren 6ra artekoa, teorikoa izango da eta bigarrena, praktikoa.

Erizaintzako laguntzaileak buruko gaitzetan espezializatzea du helburu ikastaroak, eta ospitale psikiatrikoetako lanetan egokien aritu ahal izateko prestatzea. Hauexek dira zehatz-mehatz helburuak:

  • Buruko gaitz arrunten inguruko ezagutza lortzea
  • Osasun arazo psikiatrikoak dituzten pertsonekin jarduteko tresna egokiak ematea
  • Ezusteko egoerei aurre egiteko beharrezkoa den erantzuna ahalbideratzea

Bereziki, erizaintzako zaintza osagarrietan teknikariei zuzendua izan arren, hurrengo kolektiboentzako ere egokia da:

  • Ondorengo gaitasun ziurtagiria dutenak:
    • SSCS0108: Pertsonei etxean gizarte eta osasun arreta ematea
    • SSCS0208: Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea

Hala ere, esperientzia duten horien sarrera ere baloratuko da.

Informazio praktikoa:

  • 150 ordu teorikoak  eta 150 ordu praktikoak
    • Ordu teorikoak: 2016ko azaroaren 28tik 2017ko otsailaren 6ra
    • Ordu praktikoak: 2017ko otsailaren 7tik martxoak 10 arte
  • Ikasle kopurua: Ikastaro hau langabetuentzat da batez ere eta kontratu konpromisoaren modalitatean egingo da (ikasleen %50ak  kontratua lor dezake), LANBIDEren laguntzaz.
  • Izen-ematea:  derrigorrezkoa da LANBIDE zerbitzuan izena ematea.

Informazio gehiagorako edo jarri kontaktuan 943 772025 – 4322 telefono zenbakian zein lanbide@arizmendi.ikastola.net helbidean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak