Udaberri Jaiarekin gozatu dugu beste behin

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2016ko maiatzaren 17a

Udaberri Jaia giro ezin hobean gozatu genuen joan den zapatuan guraso, ikasle eta langile, denok elkarlanean, eguraldiari aurre eginez.

Etorkizunetik etorritako bisitariek musikaren inguruko ibilbidea egitera gonbidatu gintuzten, bitartean Lehen Hezkuntzakoak jolas artean ibili ziren. Goiz erdian denok elkartu ginen ikastolako konpartsaren inguruan dantzan, herriko buruhandien laguntzarekin. Aurtengoan ere ez zen gure amamen talo tailerra falta izan. Ikastolako Lanbide Hastapenekoek gertatutako babarrunak eta aitonek erretako saiheski goxoa janez gustura egon ginen mahaiaren inguruan. 
 
Bazkal ondoren tailerrak izan zituzten txikienek, eta baita karaokea ere. Bukatzeko Argitxoren bisita mundiala izan genuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak