Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako kirol eta aisialdiko arduradunek antolatzen duten krosa da, eta izenak dioen bezala, gauez egiten da; 20:00etan abiatuko da Ferixalekutik bertatik. 5,7 km. ko luzera dauka ibilbideak, eta herriko kaleetan zehar egiten da herritarren animo eta aupaden artean. Izen-ematea 8 eurokoa da, aldez aurretik eginez gero, eta 10ekoa, egunean bertan 18:30etik aurrera. Ikastolako idazkaritzan (Ferixalekua, Otalora lizentziaduna, 8) eta Loramendi Kirolak Intersport dendan egin daiteke edo www.herrikrosa.com webgunean.