585 haur eta gazte Arizmendi Ikastolako udalekuetan

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2015ko uzt. 2a, 12:12

Gaur goizean abiatu dira Acedora eta Zurizara Arizmendi Ikastolako ikasleak. Acedora Lehen Hezkuntzako 4. mailakoak joan dira eta Zurizara, DBHkoak. Bigarren txanda da honako hau, txikienak asteartean abiatu baitziren Garesera. Oraindik ateratzekoak dira Otsagikoak eta baita Acedo zein Zurizako bigarren txandakoak ere; horiek datorren astean abiatuko dira. Uztailaren 16an itzuliko dira azkenak.

Aurten 585 haur eta gazte

Aurten ikastolako udalekuetan 585 ikasle izango dira, eta horiez gain beste hainbatek ere parte hartuko dute, izan ere, monitoreak batxilergoko ikasleak dira, monitore eskolakoak, eta hainbat ikasle ohi ere bai. Ikasle txiki eta gazteen gidaritza eta zaintza lanetan ia ehun gazte izango dira. Adinaren araberako udalekuak egiten ditu Arizmendi Ikastolak eta bakoitzaren berezitasunaren araberako ekintza eta jarduerak antolatzen ditu. Oro har, goizak euskararekin eta kulturarekin lotutako ekintzak burutzen ematen dituzte eta arratsaldeak, kirola, aisialdi eta ur-jardueretan.

Bertan ere udalekuak, udaleku irekiak

Uztailean, bestetik, Haur Hezkuntzakoentzako udaleku irekiak antolatu ohi ditu azken urteotan ikastolak. Aurten, Basabeazpi, Jose Arana, Umezaintza eta Uribarriko guneetan 6tik 10era izango dira, eta 250 ikasle inguruk eman dute izena.

 

Udalekuetako bloga

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak