Alemaniako Christophorus abesbatza trukean Arizmendi Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2015ko mai. 21a, 15:30

Igandetik asteartera bitartean Arizmendi Ikastolak Christophorus abesbatza hartuko du gonbidatu. Alemaniako Alstensteig-eko (Oihan Beltza) gazte abesbatza Espainian zehar ibili da aurreko egunetan kontzertuak eskaintzen, eta datorren astean Euskal Herritik pasatuko da, ikastolako abesbatzarekin trukea eginez.

Igande eguerdian iritsiko dira Arrasatera eta iluntzean, 20:00etan, San Juan parrokian kontzertua eskainiko dute ikastolako abesbatzarekin batera. Astelehena ikastola, Arrasate eta Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzeko aprobetxatuko dute, eta asteartean Palentziarantz abiatuko dira. Abesbatzako kideen familiak ez ezik alemana ikasgaitzat duten ikasleen familiek ere hartuko dituzte etxean alemaniar gazteak.

Christophorus-Kantorei abesbatzak 30 eta 40 kontzertu eskaintzen ditu urtean zehar Alemanian ez ezik, bere mugetatik kanpo ere. 15 eta 19 urte bitarteko gazteek osatzen dute, eta bere ibilbidean hainbat eta hainbat sari jaso ditu. Errepertorioa musika sakratua zein herrikoiaz osatuta dago, gehienbat a capella abesten dutelarik. Maila bikaina duen abesbatza honen zuzendaria Michael Nonnemann da.

Arizmendi Ikastolako abesbatza ere sendo dabil azken urteetan. Aurten, esaterako, hainbat ekitalditan parte hartu du: Errenteriako Gabonetako txapelketan, Tosca operan, Debagoieneko Eskolarteko Abesbatzen topaketetan eta Tuterako ikastetxe batekin trukean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak