San Isidroak iristear Santa Teresakoen auzora
Datorren asteburuan San Isidroak ospatuko dituzte Zigarrola auzoko kideek eta Arrasateko herritarrek. Eta aurten ere, urtero bezala, Arizmendi Ikastolako Santa Teresa gunekoek auzoko jaietan parte hartuko dute hainbat ekintzen bitartez. Ostegunean, 11:15etik 12:30era Musakolako jai batzordekoekin batera bosgarren eta seigarren mailakoak bolatokira joango dira bolo-jokoan aritzera. Ostiralean, berriz, goizean, lehenengo orduetan, marrazki lehiaketa egingo dute eta jarraian,
11:00ak inguruan danborrada auzoan zehar. Honako ibilbidea jarraituko dute: ikastola, Estrella taberna, kontzertuen plaza, eta jubilatuetan amaituko dute.