Eskolarteko Abesbatzen 27. topaketan, rock-and-rolla euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2015ko api. 13a, 15:12

Ostiralean, apirilaren 18an, zazpi talde arituko dira kantari Amaia Antzokian Debagoieneko Eskolarteko Abesbatzen 27. topaketan.

Ostiralean egingo da aurtengo eskolarteko abesbatzen topaketa, Amaia Antzokian. Aurtengo gaia "Rock-and-rolla euskaraz" izango da, eta zazpi taldek hartuko dute parte. Oñatitik hiru talde etorriko dira, Txantxiku Ikastola, Urgain eskola eta Elkar Hezi ikastetxea, hain zuzen ere. Arizmendi Ikastolatik, berriz, Olarte, Gazteluondo, Santa Teresa eta Arizmendi Ikastolako DBHko taldea.

Ume eta gazteek kantatuko dituzten abestiak izango dira: Erdu gugana, Euskaraz blai, Repe rockeroa, Txoriak txori, Rock around the clock, Let´s get together, Ongi etorri, Guk euskaraz, zuk zergatik ez?, Alferraren astea, Esperantzara kondenatua, Trabakantuak, Amets bat, Nik zu behar zaitut eta Bizipoza. Amaieran, denok elkarrekin kantatuko dute “Guk euskaraz, zuk zergatik ez?”

Ekitaldia 17:00etan izango da eta sarrerak hiru euroren truke erosi ahal izango dira Amaia antzokian bertan. Ikastolak topaketa hau antolatzeko laguntzaile izan ditu Arrasateko udala eta Kutxabank.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak