Ez dago esan beharrik izugarri poztu garela Basabeazpi osatzen dugun kide guztiok; izan ere, guk egindako lana gustukoa izan da eta gainera, saria jaso du.
Albaola itsas faktoriara
Atzo, martxoak 26, izan zen sari banaketa Pasaiako Albaola itsas faktorian, eta bi autobus hartu eta guztiok joan ginen ikasleak, gurasoak eta irakasleak. Hainbat opari jaso ditugu baina guretako oparirik eta saririk politena izan da Albaola bisitatu ahal izatea eta beraiekin egotea kontu kontari.