Bosgarrenez parte hartzen du Arizmendi Ikastolak Ikerlan eta MUrekin batera zientzia eta teknologian oinarritutako nazioarteko lehiaketa honetan. Ikasleek bi betebehar nagusi izan ohi dituzte, robot bat diseinatu eta egitea, hainbat misio bete ditzan eta gai konkretu bati buruzko proiektu bat garatzea. Gainera, proiektu teknikoa ere garatu behar dute, blogaren eta beste baliabide batzuren bidez, lanaren prozesua azalduz.
Abenduan, EAEkoan sailkatu zen zortziko taldea osatzen duten ikasleak honako hauek dira: Andoni Atxa, Aitor Axpe, Odei Bouzon, Xabier Mujika, Joseba Ormaetxea, Peru Rozas, Markel Uribarren eta Gaizka Iturriotzek. Gaztelupen ari dira Bigarren Hezkuntza egiten eta teknologia dute hautazko ikasgaitzat. Bertatik bideratu ohi da lehiaketa honetan parte-hartzea.
2010-11 ikasturtean, robot onenaren saria jaso zuen Arizmendi-Ikerlan taldeak EAEko kanporaketan. Sari horrekin Espainiako txapelketarako sailkatu zen. 2012-13 ikasturtean, berriz, misioetako proban Arizmendi Ikastolako talde bat laugarren geratu zen, eta urte berean ekintzailetasunaren Saria jaso zuen batxilergoko taldeak.
Arizmendi Ikastolak sormena eta ekimena du helburu partaidetza horren baitan, eta baita ere ikasleen beste gaitasun batzuk garatzea ere, besteak beste, talde lanerako ahalmena. Lankidetza estuan dituen Ikerlan eta MU, berriz, funtsezkoak dira egitasmo hau bideratzeko.