Ikasleak XXII. mendera begira jarriko ditu Arizmendik aurtengo BHKlipen

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2015ko mar. 4a, 08:27

BHKlip bideo-lehiaketaren zazpigarren aldia izango da aurtengoa, eta parte-hartzen duten ikasleek bi hilabete izango dute bideo bat sortzeko ondorengo gaiaren inguruan: Eta zuk nola ikusten duzu? Irudikatu XXII. Mendeko ikastola. DBH 3, 4 eta batxilergoko ikasleentzat da, eta bi sari banatuko dira: Epaimahaiaren Saria eta Ikuslearen Saria. Azken edizioetan bezala, lankidetzan izango ditugu AZK, Goiena, MU eta Bagara. Aurten, gainera, bailarako ikastolen arteko elkarlana bultzatu nahirik, Txantxiku eta Aranzadi ikastolakoek ere hartuko dute parte, eta guztiei eskainiko zaie formazio-saio bat HUHEZIn bertako irakasleen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak