Hiru ikasle nazioarteko saioetarako sailkatuta
Aurten ere Arizmendi Ikastolako bi talde izan dira parte hartzen European Youth Parliament-eko hasierako saioetan. Almeneko taldean Jon Egidazu, Lorea Armendariz, Ainhoa Sanchez, Ainara Merino, Naiara Carmona eta Ariane Agilera aritu dira eta Gaztelupekoan, berriz, Jon Lizarraga, Laura Balanzategi, Jone Heriz, Ainhoa Murillo, Maider Azkarate eta Kepa Urzelai. Biek ala biek oso lan ona egin dute eskualdeko lehenengo kanporaketa honetan, eta hiru ikasle hurrengo faserako sailkatu dira, hain zuzen ere, Gaztelupeko taldeko Jon Lizarraga, Jone Heriz eta Maider Azkarate.
Apirilean Sevillara
Hurrengo saioak, nazio mailakoak, Sevillan izango dira apirilaren 8tik 14ra bitartean, eta bertan sailkatuz gero, Europarako fasera iritsiko dira, azkeneko fasera, hain zuzen. Sevillako saioetan Arizmendi Ikastolako hiru ikasleak talde ezberdinetan izango dira, estatu guztiko ikasleak hamabost taldetan banatuko direlarik.