Basabeazpin, ekintzaz betetako aste borobila

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2015ko ots. 6a, 12:22

Aste benetan berezia izan dute Basabeazpiko haurrek, ekintzez betetakoa. Bisitak egin dituzte (zaharren egoitzan izan dira), bisitak hartu dituzte (Txapel Txin eta Santa Ageda neska-mutilena) eta giro aparta izan dute egunero.

Lehenengo egunetik hasi ziren martxan Aretxabaletako txikiak Zaharren Egoitzara bisitan joanez eta bertan herriko aitita-amamekin Porrotx eta Porrotxinen emanaldia ikusiz. Martitzenean, berriz, San Blas eguna ospatu zuten eta Aretxabaletako usadioei jarraituz, norberak ekarritako hamarretakoa elkarrekin partekatu zuten.

 

Santa eskean, herrian zehar

Aste erdian, eguaztenean, Almeneko 3 eta 4. mailakoekin batera herriko kaleetan zehar egin zuten santa eskea. Basabeazpitik hasi, Durana kalea, Udaletxea, Zaharren egoitza, Gernika plaza eta Basabeapi ikastolaraino itzulia.

 

Txapel Txinen eta Santa Ageda neska-mutilen bisita

Atzo goizean Txapel Txinen bisita izan zuten eta aratusteak badatozela iragarri zien eta zapatuan Txapel Txin eguna dela gogorarazi. Etxetik haur bakoitzak txapel bat jantzita ekarri zuen, eta hori jantzita dantzan ibili ziren jolastokian.Arratsaldean, berriz, aurtengo Santa Ageda neska-mutilen bisita izan zuten. Abestu eta dantza egiten ere ausartu ziren, gainera.

 

Gaur, Balea proiektuaren aurkezpena

Gaur ekintzaz blai antolatutako asteari amaiera emateko, Basabeazpiko haur, guraso eta irakasleek grabatutako Balea proiektuaren aurkezpena egingo da 16:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak