Ikasleek hainbat proiektu egin behar izaten dituzte lehiaketan zehar; besteak beste, robot bat diseinatu hainbat misio betetzeko eta proiektu zientifiko bat garatu. Lau taldeak ibili ziren larunbatean primeran, eta Mikel Egiguren irakaslearen esanetan denak izan ziren larunbatean txapeldun “gure gazteek oso lan ona egin dute, umore onez, jarrera bikainez eta adiskidetasun handiz lehiatu direlarik”. Arizmendi Ikastolarentzatgarrantzitsua da sormena eta ekimena lantzeaz gain, ikustea nola moldatzen diren ikasleak taldean eta nola garatzen dituzten beste gaitasun batzuk.
Bosgarrenez lehiatu da aurten Arizmendi Ikastola, eta ordutik izan du saririk. 2010-11 ikasturtean, robot onenaren saria jaso zuen Arizmendi-Ikerlan taldeak EAEko kanporaketan, eta sari horrekin Espainiako txapelketarako sailkatu zen. 2012-13 ikasturtean, berriz, misioetako proban talde bat laugarren geratu zen, eta urte berean ekintzailetasunaren Saria jaso zuen batxilergoko taldeak.