Gaitasun ziurtagiria lortzeko baliagarri den ikastaro horren helburua da mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa ematea erakunde sozialetan. 130 ordukoa da, eta abenduan hasi eta maiatza bitartean emango da astelehen, asteazken eta ostegunetan 15:00etatik 18:00etara Ferixalekuan. 10 plaza daude.
Izena eman nahi duenak baldintza hauetariko bat bete behar ditu: DBHko titulua izatea, 2. mailako gaitasun ziurtagiria izatea, Lanbide-arlo eta -eremu bereko lehenengo mailako profesionaltasun-ziurtagiriren bat edukitzea, erdi-mailako zikloetan sartzeko probak gaindituta izatea, 25 edota 45 urte gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gaindituta izatea eta prestakuntzari behar adinako probetxua ateratzeko behar diren prestakuntza edo lanbide-ezagupenak izatea.
Ikastaro honen berri emateko eta ikasleen aukeraketa egin ahal izateko, asteartean, hilak 9, 10:00etan bilera bat egingo da Arizmendi Ikastolako Ferixalekuan (Otalora kalea, 8 Arrasate)
Informazio gehiago nahi duenak Arizmendipro webgunera jo dezake.