2009-10 ikasturte amaieran hasi ziren Arizmendi Ikastolako teknologiako irakasleak harremanetan Ikerlanekin First Lego League txapelketa zela-eta. Ordutik, eta bi kooperatibak lankidetzan, lau alditan parte hartu dute Arizmendi Ikastolako ikasleek zientzia eta teknologian oinarritutako nazioarteko lehiaketan. Aurten, bosgarrenez lehiatuko dira.
DBHko 4. mailako teknologiako ikasleak dira horretan aritzen direnak. First Lego Leaguen parte hartzeko, lehenengo barne-kanporaketa bat antolatu ohi da. Ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko kanporaketa jokatzen da eta jarraian, Espainiakoa. Handik Europakora.
Ikasle taldeak hainbat proiektu egin behar izaten ditu lehiaketan zehar; besteak beste, robot bat diseinatu hainbat misio betetzeko. Gainera, urtero gai baten inguruan proiektu zientifiko bat garatu behar izaten dute.
2010-11 ikasturtean, robot onenaren saria jaso zuen Arizmendi-Ikerlan taldeak EAEko kanporaketan. Sari horrekin Espainiako txapelketarako sailkatu zen. 2012-13 ikasturtean, berriz, misioetako proban Arizmendi Ikastolako talde bat laugarren geratu zen, eta urte berean ekintzailetasunaren Saria jaso zuen batxilergoko taldeak.
Arizmendi Ikastolarentzatgarrantzitsua da sormena eta ekimena lantzeaz gain, ikustea nola moldatzen diren ikasle horiek taldean eta nola garatzen dituzten beste gaitasun batzuk.