Azaroaren 8an Ziburun egingo den Euskal Herri mailako manifestaziora joateko autobusa antolatuko du Arizmendi Ikastolak Aranzadi eta Txantxiku ikastolekin batera. Egun horretan 13:00etan aterako da autobusa Zibururantz eta 19:00etan itzuli. Prezioa 10 eurokoa izango da. Manifestazioan parte hartu nahi baduzu, izen-ematea azaroaren 5a baino lehen egin behar da ikastolako webgunean. Nahi izanez gero, idazkaritzara ere bertaratu daiteke edo 943 772025 telefonora deitu.
Bestalde, kros solidario bat antolatuko da azaroaren 28an bailalrako bost herritan: Aretxabaletan, Arrasaten, Bergaran, Eskoriatzan eta Oñatin. Asmoa da egun horretako arratsaldean 14:30etik aurrera klaseak etetea eta ikasleekin krosean parte-hartzea. Ondoren, 17.30ean, herrira zabalduko da herritarrek eta gurasoek ere parte har dezaten. Euro bateko izen-emate sinbolikoa proposatuko da. Antolakuntzan parte hartzeko batzordeak sortu dira herrietan.
Arizmendi Ikastolan irailetik dabiltza egoera horren aurrean elkartasuna adierazteko eta laguntza bideratzeko ekimenak egiten bai foro baten bitartez bai ikasle, guraso zein irakasle batzuei esker sortutako ekimenei esker (Goikobalu erromeriako gozokiak, Maritxuko loreak, San Migeletako azokako produktuak…).