Ikasleen ekimenez sortu zen ideia horrek emaitza ona izan zuen, izan ere, 116 euro lortu zituzten. Gainera, ekimena ondo atera zela ikusita, bi aste barru ospatuko den Maritxu Kajoi jaian salduko dituzten loreen dirua ere horretarako erabiliko da. Ziburuko ikastolak eguneko 100 euroko isuna ordaindu behar du gauzak bideratu bitartean.