Eraginkortasun energetikoan aditu izateko Arizmendi Ikastolan heziketa-ziklo aproposa

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2014ko ira. 9a, 11:25
Gaur eguneko gizarteak bioeraikuntzan eta eraginkortasun energetikoan aditu den profesionalaren gero eta premia handiagoa du.

Gaur eguneko gizarteak bioeraikuntzan eta eraginkortasun energetikoan aditu den profesionalaren gero eta premia handiagoa du. Profesional horien egitekoa da baliabideak jartzea ahalik eta energia gutxien erabiltzeko eta energia hori ahalik eta modu egokienean baliatzeko. Izan ere, energia xahutzen ari da; Europak duen arazo larrienetakoa, esate baterako, menpekotasun energetikoa da, % 46 (EAEk, % 94).

 

Europa arazoaz jabetuta, Europa 2020 plana eratu du epe horretan eraginkortasun energetikoa murrizteko eta CO2 igorpena ia zerora mugatzeko. Ondorioz abian jarri da, besteak beste, eraikinetarako ziurtagiri energetiko bat  eta baita ITE ikuskapena ere 50 urte baino gehiago duten eraikinetarako.

 

Lanbide Heziketak eskainiko duen Eraikuntza Proiektuak heziketa-zikloan gaituko diren ikasleak lan horietan aritzeko profesionalak izango dira. Kontuan hartu behar da Euskal Herriko etxebizitzen erdiek hiru urteren buruan ITEa pasatu beharko dutela, eta hori kudeatu egin beharko dela edo Gipuzkoan 2018rako eraikinen %30ek ikuskaritza teknikoa egin beharko dutela eta Leintz bailaran 900 eraikin inguru izango direla. Honek guztiak lana sortuko du.

 

Bestalde, zikloaren beste ikuspegi bat bioerakuntza izango da. Horretarako, ikastolak aditu taldea dauka ziklo horretan, besteak beste, bioeraikuntzako neurketetan teknikari bat, jakingai horretan master bat duena (biak ala biakAlemaniako IBN Baubiologie Instintuaren bitartez lortutako tituluak; azken hori estatuan 16 kidek baino ez dute). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak