Ekainaren 7tik 11ra, Arizmendi Ikastolako Haur Hezkuntzako lau gunetan - Uribarrin, Basabeazpin, Umezaintzan eta Jose Aranan– udaleku irekiak antolatu dituzte hezkuntza ez formaleko arduradunek. Guneko arduradun banarekin batera, Monitore Eskolako batxilergoko 27 ikasle izango dira lau guneetan 3 urtetik gorako haurrekin askotariko ekintzak egiten. Besteak beste, Uraren Eguna ospatuko dute.
Ordutegi zabala duten haurrak dira udaleku ireki horiez gozatu ahal izango dutenak, eta aste honetan udaleku horiek antolatzeko bilerak egin dituzte monitore eta arduradunek.