Atzo abiatu ziren lehenengo ikasleak udalekuetara

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2014ko uztailaren 2a

Uztailaren 1etik 17ra bitartean izango dira aurtengo udalekuak Garesen, Acedon, Otsagin eta Zurizan. Bederatzi txandatan antolatu dira eta 590 ikaslek hartuko dute parte.

Bost urtetik hasi eta batxilergora arteko etapetako ikasleak izango dira aurten ere Arizmendi Ikastolako udalekuetako protagonista. Guztira 590 ikasle, Monitoritza Eskolako ikasleek eta hezkuntza ez formaleko arduradunek gidatuta. Bederatzi txandatan banatuta, Garesen, Acedon, Otsagin eta Zurizan izango dira. Txikienak, Garesen; Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailakoak, Acedon; seigarren mailakoak, Otsagin eta azkenik, DBHko ikasleak, Zurizan. Arduradunak dagoeneko prest daukate Udalekuetako Bloga, gurasoek bertatik jaso ahal izateko bertako berri eta elkarrekin komunikatu ahal izateko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak