BHKlip bideo-lehiaketaren Epaimahaiaren Saria Alba Saez, Mireia Cabrera eta Nagore Gomezentzat izan da.

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2014ko eka. 17a, 16:30

BHKlip bideo-lehiaketaren Epaimahaiaren Saria Alba Saez, Mireia Cabrera eta Nagore Gomezentzat izan da Gauzak trukatu zure beharretara moldatu lanari esker. Ikuslearena, berriz, Haizea Arrieta, Oihane Iturbe eta Olatz Iriarterentzat (Bilatu eta bilatu, trukea lortu).

Ostiralean egin zen BHKlip bideo-lehiaketaren sari-banaketa, Ikastolaren Egunarekin batera. Bi sari banatu ziren: Epaimahaiarena eta Ikuslearena. Epaimahaiaren Saria Almeneko Alba Saez, Mireia Cabrera eta Nagore Gomezentzat izan zen, Gauzak trukatu zure beharretara moldatu lanari esker. Ikuslearena ere Almeneko hiru ikaslerentzat izan zen: Haizea Arrieta, Oihane Iturbe eta Olatz Iriarterentzat, hain zuzen ere. Sari hori ikusleak Bhklip blogaren bidez bozkatu du, eta bozkan parekatuta egon dira aipatu bi lanok. Botu bat gehiago jaso du Epaimahaiak aukeratutako lanak, baina oinarriei kasu eginik, lan berberak ezin zuenez bi sariak jaso, bigarren bozkatuenak jaso du Ikuslearen Saria.

 

Aurtengo epaimahaia honako lagunek osatu dute:  Arkaitz Biain (BAGARAko ordezkaria),Oihane Agirre (Goienako ordezkaria), Amaia Pavon (MUko ikus-entzunezko komunikazioko irakaslea) eta Gari Ibarzabal (Ikastolako hezkuntza ez-formaleko arduraduna).

 

Arizmendi Ikastolak antolatzen duen bideo-lehiaketa da BHKlip, eta hainbat lankiderekin batera (Bagara, MU, Goiena eta AZK komunikazio-taldea) jarri da martxan aurten ere. Aurtengo gaia Trukatuta ere berri izan da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak