Nabarmentzeko modukoa da Debagoieneko Kroxeters taldeak “Urban knitting” ekimena burutuko duela herriko plazan 11:00etan. Feriaren irekiera 10:00etan izango da eta 11:00etan jarriko dira puzgarriak eta umeentzako tailerrak Santa Marina plazan. Goizean zehar trikitilariek eta Urkabustaizko joaldunek kaleak alaituko dituzte. Eguerdi partean herriko dantza taldeak bere emanaldia eskainiko du plazan. Bestetik, herri bazkaria frontoian izango da. Jaiari amaiera emateko IV. Txapel jaurtiketa txapelketa egingo dute.
Urtero bezala, Jose Aranak hartu du jaiaren antolaketaren ardura Eskoriatzako beste eragile batzuekin batera, hala nola, Eskoriatzako Udala, parrokia, txistulariak, dantza taldea etab.