Buztinez edo lurrez egindako hormetan du oinarria ikastaroak, eta Joachim Reinecke irakasleak emango du ekainaren 6an eta 7an Almenen. Bi plaza baino ez dira geratzen taldea osatzeko J. Reinecke lurrezko eraikuntzetan maisu artisaua da. "Learn with clay" Europako Institutuko heziketa programari jarraitzen dio eta Europa osoan ditu proiektuak. Kurtsoa erabat praktikoa izango da. Ikastaroaren prezioan sartuta daude erabiliko diren materialak eta erremintak eta baita ere bi eguneko bazkariak. Prezioa 150 da Arizmendi Ikastolako ikasle eta ikasle ohiendako eta 160 euro beste guztientzat. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko: https://docs.google.com/a/arizmendikide.net/forms/d/1iC-KxB1YzgLtShNfNXsurIRQNJtzsb6t_KsxHKxVYlc/viewform