Larunbatean, maiatzaren 24an, Udaberriko Jaia ospatuko da Aretxabaletan.

Erabiltzailearen aurpegia
Larunbatean, Udaberriko Jaia ospatuko dute Arizmendi Ikastolako Basabeazpi eta Almenekoek Aretxabaletan. Bi gune horietako guraso, ikasle eta irakasleek jai honetan parte hartzen duten IX. aldia da.

10:30ean emango zaio hasiera jaiari Basabeazpin bertan. Haur hezkuntzakoek ezustez betetako irteera bat egingo dute eta Lehen Hezkuntzakoek, “El Conquis”-en antzeko jolasak Iralabarri plazan. 12:00etan, Ikastolako konpartsarekin kalejiran joango dira plazaraino, eta bertan talogintza tailerra eta euskal dantza gidatuak egongo dira. Bazkaria frontoian izango da. Arratsaldean ere jarraituko du jaiak umeentzako tailerrekin eta beste sorpresa batzuekin. 17:30ean txokolatea hartuz agurtuko dituzte Argitxo eta Kukua hurrengo urtera arte.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.