EYPeko (European Youth Parliament) nazioarteko fasera Arizmendi Ikastolako talde bat

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2014ko mai. 15a, 12:18

Aurten ere, Europako Gazte Parlamentuan Arizmendi Ikastolako talde bat nazioarteko faserako sailkatu da. Valentzian izan zen estatu mailako kanporaketan 14. geratu zen Arizmendi Ikastolako Gaztelupeko taldea.

Abenduan egin zen EYPko (European Youth Parliament) lehen kanporaketan EAEkoan, alegia,  bi talde sailkatu ziren Arizmendi Ikastolatik estatu mailakora joateko. Hori Valentzian izan zen Aste Santuan, eta bertara joan ziren sei ikasletatik hiru nazioartekora iritsi dira. Batxilergoko 1. mailako Ainhoa Gonzalez, Alaitz Gabilondo, Miriam Goitia, Nerea Barriocanal, Alba Etxeandia eta Oihane Iturbe dira bigarren kanporaketan izan zirenak, eta lehenengo hirurak pasatu ziren azkeneko fasera. 

 

28 ikastetxe aurkeztu ziren eta Arizmendi Ikastolako Gaztelupeko taldea 14. lekuan sailkatu zen. Ohi bezala Valentziako kanporaketan gai sozio-politiko eta kulturalen gainean eztabaidatzen jardun zuten. Hiru egun askotariko erresoluzioak lantzen eman ostean, azkeneko egunean debatea egin zuten.

 

Estatu mailako fasea gainditu ondoren, nazioarteko kanporaketa nazionaletan parte hartu ahal izango dute hiru ikasle horiek eta Euskal Herriko erregionaletan antolatzeko bidea ere izango dute.  Bada, bigarrenez iritsi da Arizmendi Ikastola Europako Gazte Parlamentuaren azkeneko fasera. Hiru urte dira nazioarteko lehiaketa honetan parte hartzen hasi zela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak